Haurrak elikadura osasuntsu eta orekatua jasotzeaz gain, zerbitzu honen helburuak honakoak dira: haurrak mahaian ohitura egokiak hartzea, elikagai guztiak probatzen ikastea, mahai-tresnak erabiltzen ikastea eta hezkuntza ekintzak burutzea, eskolaren hezkuntza-ildo berdintsuan.
Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak
Irailaren azken astean, haurrak, haien tutoreekin batera, bazkaltzera etortzen dira ikasturtean zehar beraiekin egongo diren begiraleak ezagutzen joateko, hala nola jantokiko espazioa eta lo-kuluxka gela ezagutzeko.
Urritik aurrera, begiraleek haurrak gelatik jasotzen dituzte. Bazkaldu ondoren, psikomotrizitate gelara joaten dira lo-kuluxka egitera eta atseden hartzera. 14:45etan begiraleek dagokien gelara eramaten dituzte, ostiraletan edo arratsaldez eskolarik ez dagoen egunetan izan ezik. Kasu honetan, gurasoek psikomotrizitate gelatik jasotzen dituzte.
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleak
Begiraleek haurrak gelatik jasotzen dituzte eta ilaratan, lasai, jantokira joaten dira. Bazkaldu ondoren begiraleek haurrak patiora laguntzen dituzte eta beraiekin geratzen dira.
Lehen hezkuntzako ikasleak
Lehen hezkuntzako ikasleak dagokien ilaran jartzen dira patio nagusian, bazkaltzera sartzeko ordua baino bost minutu lehenago. Bazkaldu ondoren, patiora joaten dira eguraldi ona egiten badu. Bestela, estalitako jolastokira joaten dira. Bertan jolas librean aritzen dira haien lagunekin.
Ordutegia
3 urte | 4-5 urte | LH1 | LH2-6 | |
TXANDA | 12.30 – 13.30 | 12.50 – 13.40 | 13.35 – 14.30 | 13.45 – 14.45 |
ETXERA (iraila, ekaina + ostiraletan) | 14.45 – 15.30 | 14.00 – 15.30 | 14.30 – 15.30 | 14.30 – 15.30 |
Informazio gehiago: http://www.sarriguraso.eus/